BIURTEKO ERREFORMISTA

ERREFORMAK
1931tik 1933ra Azaña izan zen gobernuko presidentea. Eta urte horietan erreforma batzuk egin zituen:

  • Nekazaritza-, lan- eta hezkuntza-erreformak eta erreforma militarra.
  • Ezkontza zibila eta dibortzioa arautu ziren.
  • Kataluniari autonomia eman zitzaion: Generalitat-ea.

ERREFORMEN AURKAKO OPOSIZIOA
Erreforma hauek lur-jabe handien, Elizako eta armadako goi-hierarkien oposizioa izan zuten.

1932ko abuztuan Sanjurjo jeneralak estatu-kolpe baten ahalegina egin zuen Sevillan, baina porrot egin zuen. Anarkistek ere, finkak okupatu zituzten.

1933ko urtarrilean, nekazari-matxinada bat gertatu zen Casas Viejasen (Cádizen) non zenbait hildako egon ziren.

1933ko irailean Azañak dimititu egin zuen eta 1933ko hauteskundeetan CEDA [Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa (Confederación Española de Derechas Autónomas)] joan zen.  Gil Robles izan zen alderdi katoliko horren burua.
Manuel Azaña

No hay comentarios:

Publicar un comentario