- ELIKAGAI ERRAZIONAMENDUA: Zenbait elikagaitarako, agintariek erabaki zuten zenbat eskura zitekeen pertsonako eta eguneko.
- ERREPRESALIAK (PASEOAK): Talde armatu batek pertsona jakin bat bere etxetik ateratzen zuen "paseo bat ematera joateko" aitzakiaz; baina, gero, herritik urrundu eta pertsona hori hiltzen zuten.
- HOBI KOMUNAK: Fusilatuak bertan ehortzen zituzten, gauez eta inolako identifikaziorik gabe. Oraindik ere, gorpuak ateratzen dira izenik gabeko hilobi horietatik.

Jende askok bere etxetik alde egin zuen (errefuxiatuak).
30.000 haur inguru Espainiatik beste herrialde batzuetara eraman zituzten (Mexikora, SESBera, Frantziara, Britaniar Handira, Danimarkara...). Haur horiek "gerrako haurrak" ziren. Haietako askok ez ziren inoiz etxera itzuli. Eta itzuli zirenak Bigarren Gerrate Mundiala hasi zenean bueltatu ziren Espainiara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario